Bihar eta etzi Loiolako Santutegia ezagutzeko bisita gidatua eskainiko du Urola Turismoak. Erakundeak Urola bailarako ondare historikoa eta natur ondarea bertakoei zein kanpokoei erakusteko bisita gidatuen barruan eskainiko ditu datozen bi hitzorduak. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea izeneko bisita egingo dute bihar, 17:00etan, eta etzi, asteazkena, 12:00etan. Biharko bisita euskaraz eta etzikoa gazteleraz eskainiko dituztela jakinarazi du Urola Turismoak.
Ordu eta erdi inguruko saioak izango dira biak, eta doakoak badira ere, izena eman beharko da aurrez santutegia eta haren historia ezagutu ahal izateko. Horretarako, Whatsappez mezua 688 75 94 29 zenbakira bidali, telefonoz 943-15 18 78 zenbakira deitu edota i-loiola@urolaturismoa.eus helbidera idatzi beharko da. Bisita egiteko, gutxienez, lau pertsonako taldea osatu beharko dela aurreratu du bisiten antolatzaileak.
Datorren astean ere beste bi bisita egingo dituzte Loiolako Santutegira eta beste bi Magdalenako ospitalera eta baselizara. Hauek dira Urola Turismoak Azpeitirako prestatu duen bisiten egutegia osatzeko falta diren hitzorduak:
- Abuztuak 20, asteartea. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 17:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.
- Abuztuak 21, asteazkena. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Gaztelaniaz da.
- Abuztuak 27, asteartea. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.
- Abuztuak 28, asteazkena. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.
- Abuztuak 31, larunbata. Azpeitia harresiz kanpo: Magdalenako ospitalea eta baseliza. Irteera: Magdalenako ospitalean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Ibilbide laburra herrigunean.
- Irailak 1, igandea. Azpeitia harresiz kanpo: Magdalenako ospitalea eta baseliza. Irteera: Magdalenako ospitalean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Ibilbide laburra herrigunean.