Liztor habi handi bat zegoen Urrestillako kanpandorrean, eta hura kendu zuten atzo –astelehena– horretarako prestatutako langileek. Kanpandorrearen atzealdera ematen duen leihoaren gainaldean zegoen liztor habia. Atzo iluntzean suhiltzaileen hainbat kamioi bertaratu ziren Urrestillara, eta ikusmina piztu zuen gertaerak. Suhiltzaileek hedabide honi adierazi diotenez, atzo Gipuzkoan horrelako bost edo sei liztor habi kendu zituzten. Atzo bertan, Nuarben kendu zuten beste habi txiki bat.