Lanak tarteko, Lasaora arteko bidegorria itxita egongo da bihar eta etzi

Andoni Elduaien 2024ko abu. 21a, 15:51

Urolako bidegorria. (Aitziber Arzallus)

Urolako bidegorrian, Azpeitia eta Zestoa artean, mantentze lanak egingo dituzte bihar eta etzi. Hori horrela, itxita egongo da goizetik arratsaldera bitartean.

Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, Urolako bidegorrian, Azpeitia eta Zestoa arteko zatian, zenbait lan egingo dituzte bihar, osteguna, eta etzi, ostirala. Zehazki, mantenu lanak egiteko etengo dute bidegorriaren zati horretako pasoa oinezkoentzat eta txirrindularientzat. Lan guztiak bukatu artean edukiko dute bidegorri zati hori itxita. Hain zuzen, ostegunean eta ostiralean ezingo da bidegorri zati horretatik pasatu 07:00etatik 15:00etara bitartean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide