Abuztuan kultur ekintza gutxi izan ohi da Azpeitian, baina Kulturaz kooperatiba pixkanaka hasi da irailetik aurrera herrian izango diren emanaldiak jakinarazten. Herritar guztiei zuzendutako ikuskizunak antolatu dituzte; besteak beste, kontzertuak, pailazoen ikuskizunak, bakarrizketak, DJ saioak... Dagoeneko salgai daude emanaldi horietako sarrerak, Kulturaz.eus atarian.
Hona hemen irailetik aurrera izango diren emanaldien zerrenda:
- Irailak 13, ostirala.
Lauzpabost bakarrizketa saioa, 21:30ean, Sanagustin kulturgunean. Mikel Irazustak, Maialen Sorzabalberek, Maria Blancok, Julen Portillok eta Iker Plazaolak parte hartuko dute. Doakoa da sarrera.
- Irailak 14, larunbata.
Latido eta Noir Socharen kontzertua, 20:00etan, Sanagustin kulturgunean. Doakoa da sarrera.
- Irailak 15, igandea.
-Porrotx eta Marimototsen Ez gara jaitsiko ikuskizuna, 16:00etan eta 18:30ean, Soreasu antzokian. Hemen eskura daitezke sarrerak.
-Gustavo Colinaren kontzertua, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean. Doakoa izango da.
- Irailak 21, larunbata.
L' Entourloop DJ saioa, 22:00etan, Sanagustin kulturgunean. Sarrerak hemen eskura daitezke.
- Urriak 4, ostirala.
O Sister! taldearen kontzertua, 22:00etan, Sanagustin kulturgunean. Sarrerak hemen eskura daitezke.
- Urriak 13, igandea.
Jon Maiaren Kantu berri bat gara kontzertua, 19:30ean, Soreasu antzokian. Hemen eros daitezke sarrerak.
- Urriak 26, larunbata.
Dantz Point DJ saioa, 21:30ean, Sanagustin kulturgunean. Sarrerak hemen eros daitezke.
- Azaroak 16, larunbata.
Betagarriren kontzertua, 22:00etan, Sanagustin kulturgunean. Sarrerak hemen eros daitezke.
- Azaroak 22, ostirala.
Pi L.T. eta talde gonbidatua, 22:00etan, Sanagustin kulturgunean. Sarrerak hemen eros daitezke.
- Abenduak 14, larunbata.
Nogen eta talde gonbidatuaren kontzetuak, 22:00etan, Sanagustin kulturgunean. Sarrerak hemen eros daitezke.
- Otsailak 1, larunbata.
Anari eta Zatibi taldearen kontzertuak, 22:00etan, Sanagustin kulturgunean. Sarrerak hemen eros daitezke.
- Otsailak 8, larunbata.
La Inquisicion taldearen kontzertua, 22:30ean, Sanagustin kulturgunean. Sarrerak hemen eros daitezke.