Kosmetika naturala landu dute Ekoetxean

Ihintza Elustondo 2024ko abu. 25a, 16:23

Girogailu naturalak eta masajeak emateko olioak egiten ikasi dute gaur Ekoetxean, Aintzane Goffardek gidatu duen saioan.

Kosmetika naturalaren gaia landu dute gaur Ekoetxean. Izan ere, hango ordezkariek azaldu dutenez, kosmetika naturalak, osasuna zaintzen laguntzeaz gain, planeta zaintzen ere laguntzen du, eta hori dela eta, girogailu naturalak eta masajeak emateko olioak egiten ikasi dute gaur egin duten ikastaroan. Aintzane Goffardek gidatu du saioa, eta hainbat herritar bertaratu dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide