Gukaren tonbolako sariak, bihartik aurrera eskuragarri

Erredakzioa 2024ko abu. 26a, 10:12

Herritar bat Gukaren tonbolan tokatutako bizikletarekin.

Sariak jaso ahal izateko, Azpeitia Gukak Dinamoa sormen guneko lehen solairuan duen bulegora bertaratu beharko dute herritarrek, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00era edo 15:00etatik 18:00etara.  

Gukaren tonbolako sariak bihartik aurrera jaso ahal izango dituzte herritarrek Azpeitia Gukak Dinamoa sormen guneko lehen solairuan duen bulegoan, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00era edo 15:00etatik 18:00etara. Melokotoi poteak, palankanak, harategirako bonuak eta gisa horretako ehunka sari ez ezik, sari handiagoak ere banatu zituen Gukak tonbolan, eta hura ixterakoan, baita zozketa egin ere, hiru sari potolo banatzeko. Hauek dira zozketako zenbaki saridunak:

1. saria: Softekinen ordenagailu eramangarria

  • Zenbaki saritua: 09826
  • Ordezko zenbakia: 19555

2. saria: Halcon Bidaiaken asteburu-pasa

  • Zenbaki saritua: 10311
  • Ordezko zenbakia: 00935

3. saria: Azulmarinoren asteburu-pasa

  • Zenbaki saritua: 11113
  • Ordezko zenbakia: 17425

Zenbaki saritua duenak irailaren 13ra arteko epea du dagokion saria jasotzeko, eta azaltzen ez bada, ordezko zenbakia duenarentzat izango da saria. Ordezko zenbakidunak irailaren 27ra arteko epea izango du saria jasotzeko.

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide