Baskonia eta Bilbao Basket taldeen arteko partidarako sarrerak saltzen jarri dituzte

Nerea Uranga 2024ko abu. 26a, 10:31

Baskonia eta Bilbao Basketen arteko partida bat. (Baskonia)

Hiru sarrera mota eros daitezke Internet bidez gaurtik hasita: helduena kantxan, helduena harmailetan eta gazteena (5 urtetik 15 urtera artekoak) harmailetan. Irailaren 13an jokatuko dute norgehiagoka Azpeitiko kiroldegian.

Gaurtik eskuragarri daude Baskoniak eta Bilbao Basketek irailaren 13an (20:00) Azpeitiko kiroldegian jokatuko duten ACB mailako Euskal Koparen finala ikusteko sarrerak. Sarrerak Internet bidez eros daitezke honako loturan. Helduen kantxako sarrera 22 euro kostatuko da eta harmailan helduen sarrera 18 euro da eta gazteena (5 urtetik 15 urtera artekoak) 10 euro.

Irailaren 13an, ostiralez, neurtuko dituzte indarrak Gasteizko eta Bilboko saskibaloi taldeek Azpeitian. Finala Azpeitiko kiroldegian jokatuko dute, Iraurgi saskibaloi klubaren 50. urteurrenari keinu eginez; izan ere, Euskal Saskibaloi Federazioak (ESF) Azkoiti-Azpeitiko klubari aitortza egingo dio egun horretan. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide