Urola Turismoak hainbat bisita gidatu antolatu ditu udako hilabeteetarako, eta aste honetan Loiolako santutegia eta Azpeitiko Madalenako baseliza eta ospitalea ezagutzeko bisitak antolatu dituzte, euskaraz nahiz gazteleraz. Aurtengo udako bisita gidatuen egutegiko azkenak izango dira.
Bihar eta etzi Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea izeneko bisita gidatuaren bi saio programatu dituzte. Bihar, asteartea, izango da lehendabizikoa, eta euskaraz egingo dute bisita. 12:00etan Loiolako turismo bulegoaren aurretik hasita. Bigarren saioa, etzi, asteazkena egingo dute; gazteleraz izango da. Kasu horretan ere, 12:00etan hasiko dute bisita, turismo bulegotik. Bisita gidatua doan izango da, baina antolatzaileek azaldu dutenez bakoitzak ordaindu beharko du etxe santuko lau euroko sarrera (jubilatuen kasuan hiru euro). Bisitetan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute, Whatsappez 688 75 94 29 zenbakira mezua bidalita, telefonoz 943-15 18 78 zenbakira deituta edota i-loiola@urolaturismoa.eus helbidera idatzita.
Larunbaterako eta iganderako beste bi bisita antolatu ditu Urola Turismoak, baina bi egun horietan Azpeitia harresiz kanpo: Magdalenako ospitalea eta baseliza bisita gidatuak eskainiko dituzte, bi egunetan 12:00etan Madalenako ospitalearen aurretik hasita. Larunbateko (abuztuak 31) saioa euskaraz egingo dute eta igandekoa (irailak 1) gazteleraz. Bisi hauen kasuan ere aurrez izena eman beharko da Whatsappez 688 75 94 29 zenbakira mezua bidalita, telefonoz 943-15 18 78 zenbakira deituta edota i-loiola@urolaturismoa.eus helbidera idatzita.
Hauek dira Urola Turismoak Azpeitirako aste honetarako prestatutako bisita gidatuak:
- Abuztuak 27, asteartea. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Euskaraz.
- Abuztuak 28, asteazkena. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Gazteleraz.
- Abuztuak 31, larunbata. Azpeitia harresiz kanpo: Magdalenako ospitalea eta baseliza. Irteera: Magdalenako ospitalean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Ibilbide laburra herrigunean. Euskaraz.
- Irailak 1, igandea. Azpeitia harresiz kanpo: Magdalenako ospitalea eta baseliza. Irteera: Magdalenako ospitalean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Ibilbide laburra herrigunean. Gazteleraz.