Irailaren 9an hasiko dute ikasturte berria Arte eta Diseinu ikastegian

Nerea Uranga 2024ko abu. 31a, 09:00

Arte eta Diseinu ikastegia. (ADI)

Marrazketa eta eskulan eskoletan, pintura tailerrean eta egur taillan trebatu nahi dutenek irekita dute matrikula egiteko aukera. Aurten gainera, buztinarekin eskulturak egiteko hastapeneko ikastaroa eskainiko dute Arte eta Diseinu ikastegian.

Irailaren 9an (astelehena) hasiko du 2024-2025 ikasturtea Arte eta Diseinu ikastegiak (ADI). 4 eta 12 urte bitarteko umeentzako marrazketa eta eskulanak, pintura tailerra eta egur tailla tailerra dira ikasturte berrian ere ADIk aukeran dituen jarduerak. Horiez gainera, eskaintza berri bat ere martxan jarriko du aurten: buztinarekin eskulturak egiteko hastapeneko ikastaroa.

Jarduera horietako edozeinen gaineko informazioa jaso zein ikastaroren batean izena eman nahi dutenek ikastegira jo dezakete astelehenetik aurrera (Jose Artetxe, 3), 943-81 28 08 edo 688 75 18 87 telefono zenbakietara deitu, edo artetadiseinu@gmail.com helbide elektronikora idatzi.

Umeen marrazketa eta eskulan eskolak astelehenetik ostegunera emango dituzte ADIn, 17:15etik 18:30era. Pintura tailerra ere astelehenetik ostegunera emango dute, bi txandatan (15:30etik 17:00etara edo 18:30etik 20:00etara), eta egur tailla 18:30etik 20:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide