Lagun Onakeko emakumeen lehen taldeak, Ohorezko Erregional Mailakoak, atzo jokatu zuen denboraldiaurreko lehen lagunartek partida. Zumaiako hartu zuen etxean, eta ezin izan zuten garaipenik erdietsi. Markagailuan 2-3 emaitzarekin bukatu zuten partida Miren Arrondok zuzentzen duen taldeak, bi golak penaltiz sartuta: aurrenekoa (bideoan), Malen Astigarragak, eta bigarrena, Joane Kortak.
Irailaren 7an beste lagunarteko neurketa bat jokatuko dute, Tolosaren aurka, eta irailaren 14ko asteburuan denboraldiaurreko hirugarrena; oraindik zehazteko dago noiz eta noren aurka jokatuko duten.
Prestaketa saioak amaituta, irailaren 21eko asteburuan hasiko du denboraldia Emakumezkoen Ohorezko Erregional Mailako taldeak.