Frantziako L’Atelier Lyrique de Nanterre ganbera abesbatzak kontzertua eskaini zuen atzo, larunbatez, Loiolako basilikan, 20:00etan hasita. XX. mendeko Requiem nagusienetako bat eskaini zuen ganbara abesbatzak, Maurice Durufle konpositore frantziarrarena. 1947an, Bigarren Mundu Gerraren ostean, eskaini zuen Duruflek otoitz hori. Atzo organo soilerako eta abesbatzarako bertsioan eskaini zuten, Saskia Salembier frantziar mezzosoprano eta biolin jotzailearen zuzendaritzapean.Marc Meisel aritu zen organoan.
L'Atelier Lyrique de Nanterre bigarren urtez jarraian da Gipuzkoan; iaz ere Loiolako Santutegian izan zen, eta Azkoitian Liszten Via Crucis eskaini zuen. Gipuzkoako organoekin harreman berezia ari da garatzen L'Atelier Lyrique de Nanterre.
(Argazkiak: Aitziber Arzallus)