Porrota, Lagun Onaken azken denboraldiaurreko partidan

Unax LarraƱaga 2024ko ira. 1a, 11:51

Lagun Onakek Realaren aurka jokatu zuen lagunartekoa.

1 eta 3 galdu zuten Durangoren aurka, eta partida honekin amaitu dute datorren denboraldirako prestaketa. Irailaren 8an hasiko du denboraldi berria gizonen talde nagusiak.

Lau lagunarteko partida jokatu ditu Lagun Onaken gizonen talde nagusiak azken asteotan eta atzo jokatu zuten azkena. Durangoren aurka jokatu zuen Azpeitiko taldeak eta porrota jasan zuten. 1 eta 3 gailendu zitzaien talde bizkaitarra. Irailaren 8an hasiko da liga Hirugarren Mailan, eta Lagun Onakek Derioren kontra jokatuko du lehen jardunaldian, Garmendipen. Jose Luis Riberak gidatzen duen taldea erabat berritutakoa da. Izan ere, 2023-2024 denboraldian Azpeitiko taldean aritu ziren jokalarietatik hamahiruk utzi dute taldea, eta bostek bakarrik jarraitzen dute 2024-2025ean: Andoitz Amenabar, Lander Izagirre, Aner Gomez, Xabi Gereta eta Jagoba Erdozia dira taldean gelditu diren bostak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide