Gaurtik martxan da berriro Helduen Hezkuntza Iraunkorreko eskolan izena emateko epea

Onintza Lete Arrieta 2024ko ira. 3a, 09:00

Joan den ikasturteko alfabetatze eskola bat Azpeitiko Helduen Hezkuntza Iraunkorreko eskolan. (Nerea Uranga)

Hilaren 13ra arte eman ahal izango da izena EPA-HHIren Azpeitiko eskolan. Alfabetatzeko, DBHko titulua eskuratzeko zein euskara, gaztelania eta ingelesa ikasteko eskolak emango dituzte aurten ere.

Gaurtik irailaren 13ra EPA-HHI Helduen Hezkuntza Iraunkorreko zentroetan 2024-2025 ikasturterako izena emateko aukera dute berriro Urola Kosta eskualdeko herritarrek.

Izena egoitzan bertan edo telefonoz eman daiteke, 10:00etatik 13:00etara. Azpeitian, garai bateko Iraurgiren Haur Hezkuntzako eraikinean dago otrain HHI eskola, San Martin Estratan. Telefonoz harremanetan jartzeko, berriz, 943-81 22 03 da zenbakia.

Alfabetatzeko, DBHko titulua eskuratzeko zein euskara, gaztelania eta ingelesa ikasteko eskolak emango dituzte ikasturte honetan ere helduentzako eskolan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide