Lagun Onak futbol klubak bihar eta etzi banatuko ditu 2024-2025 denboraldirako bazkide txartelak. Ostegunean eta ostiralean, Garmendipeko leihatila ordubetez irekiko dute, 18:00etatik 19:00etara, eta tarte horietan jaso ahalko dituzte beren txartelak Lagun Onaken bazkideek.
Hiru bazkidetza abonu jarri ditu aukeran Lagun Onakek 2024-2025 denboraldirako: ohikoagatik 95 euro ordaindu behar dira; jubilatuen zein gazteen (16-20 urte bitartekoentzat) abonuak, berriz, 60 euro balio ditu. Abonuz kanpoko sarrerei dagokienez, sarrera arruntak 15 eurotan salduko dituzte, jubilatuenak 7 eurotan, eta gazteenak 5 eurotan.
Lagun Onak-Derio, zapatuan
Hain zuzen ere, datorren zapatuan, irailaren 7an, izango dute Lagun Onaken bazkideek txartel berria estreinatzeko aukera, gizonen talde nagusiak Espainiako Hirugarren Mailako ligako lehen partida etxean jokatuko baitute.
Derio izango da Jose Luis Riberaren taldearen aurkaria lehen jardunaldian., 17:30ean hasiko da zapatuko partida Garmendipen.