Lehiakortasunaren inguruan herri politiken ikerketan jardundako hamabost urteko esperientziaren emaitza da Miren Larrea (Azpeitia, 1970) ikerlariak ‘Herri politiken eraldaketa errazteko artea’ liburuan jaso duena. Larrea Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua da eta Ekonomia Zientzietan doktorea.
Gaur egun Deustuko Unibertsitatearen Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikerlaria da, eta bere lana herri politikako ikerketa-ekintza prozesuak bideratzea da, lurraldearen garapenean partaidetzazko ikuspegiak sortzeko.