Baigerako mendizaleek ikasturte berriko lehen irteera egingo dute bihar

Mailo Oiarzabal 2024ko ira. 6a, 08:59

SamiƱoko tontorra. (Ihintza Elustondo)

Samiño, Oleta eta Otsolarre inguruetan egingo dute ibilaldia, Martirietatik abiatuta. Goizeko bederatzietan elkartuko dira plazan, autoz hara joateko.

Udako oporraldia bukatuta, ikasturte berriko lehen irteera antolatu dute Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteko mendizaleek. Biharko egin dute hitzordua, eta Azpeitiko, Azkoitiko eta Zumarragako mugetako tontorretan ibiliko dira.

09:00etan Azpeitiko plazan elkartu ondoren, Martirietara joango dira Baigerako mendizaleak autoz. Handik abiatuta, Samiño, Oleta eta Otsolarre inguruetan egingo dute ibilaldia, atzera Martirietara jaitsi aurretik.

Biharko irteeran parte hartu nahi dutenek 685 72 02 72 telefono zenbakira deitu behar dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide