Udal Euskaltegiko ikastaroetarako matrikulazio epea ireki dute

Nerea Uranga 2024ko ira. 5a, 17:00

Azpeitiko Udal Euskaltegiaren sarrera. (Mailo Oiarzabal)

Irailaren 27ra artekoa da Azpeitiko Udal Euskaltegian izena emateko epea. Euskara ikasi edota maila hobetu nahi dutenentzat eskaintza zabala prestatu du euskaltegiak, ikasleei egokitutako ordutegiekin eta online ikasteko aukerarekin.

Azpeitiko Udal Euskaltegian hasiak dira 2024-2025 ikasturteari begira lanean, eta zabaldu dute ikastaroetarako matrikulazio epea, irailaren 27ra artekoa izango da. Aurten ere, euskara ikasi edo maila hobetu nahi dutenentzat eskaintza zabala prestatu du euskaltegiak: "Euskaldunentzat, erdaldunentzat, etorkinentzat, gurasoentzat, administrazioko langileentzat, irakasleentzat, osasun arloan ari direnentzat, ostalaritzako langileentzat... Baita mintzapraktika taldeetan aritu nahi dutenentzat ere". Maila guztietako tituluak prestatzeko ikastaroak antolatu ditu, hala nola A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailetako tituluak. Goiz, arratsalde zein gaueko ordutegietan emango dituzte eskolak euskaltegian, eta horrez gain, online ikasteko aukera ere eskainiko dute.

Euskaltegiko ikastaroetarako matrikula egiteko epea irailaren 27ra artekoa da, eta hori Azpeitiko Udal Euskaltegian egin behar da (Perez Arregi plaza 1-1, sarrera Enparan kale aldetik du) honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 18:00etara bitartean. Informazioa jasotzeko 943-81 19 47 telefono zenbakira deitu daiteke edota euskaltegia@erabili.eus helbide elektronikora idatzi.

Beka sistema

Azpeitiko Udalak aurten ere nabarmendu du beka sistemari esker "ia dohainik" ikasteko aukera dagoela, eta langabetuek doan ikasteko aukera dutela. Laguntza horien inguruko informazioa euskaltegian bertan eskuratu dezakete interesa dutenek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide