Lagun Onaken gizonen talde nagusiak atzo, larunbatez, jokatu zuen 2024-2025 denboraldiko lehen neurketa. Azpeitiko taldeak Derio hartu zuen etxean, baina Lagun Onakek ezin izan zion denboraldiari hiru puntu poltsikoratuta ekin. 1 eta 1 berdindu zuten partida.
Jose Luis Riberak gidatutako taldeak ondo hasi zuen partida; izan ere, laugarren minutuan egin zuen Lagun Onakek lehen gola; Imanol Ruiz de Illa izan zen goleatzailea –Realak utzita ari da jokalaria Lagun Onaken–. Markagailuari dagokionez partida ondo hasi bazuten ere, amaiera gazi-gozoa izan zen. 84. minutuan berdindu zuen norgehiagoka Deriok, Markel Vegaren golari esker.
Horrenbestez, puntu batekin konformatu behar izan zuen Lagun Onakek denboraldiko lehen partidan. Datorren asteburuan, Deportivo Alaves C taldearen aurka lehiatuko da Riberaren taldea.
(Argazkiak: Otola)