Alde Zaharreko plan bereziari behin betiko onespena emango diote gaurko udalbatzarrean

Aitziber Arzallus 2024ko irailaren 10a

Azpeitiko udaletxea, artxiboko irudian. (Maialen Etxaniz)

Abuztuko etenaldiaren ostean, gaur egingo dute iraileko ohiko udalbatzarra, 19:00etan hasita. Alde Zaharreko plan bereziaz ez ezik, igerilekuko kirol zerbitzuen kontratazioaz eta Euskara eta Kirol patronatuak desegiteaz jardungo dute.

Iraileko ohiko udalbatzarra egingo dute gaur, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, 2024. ekitaldiko hirugarren kreditu aldaketa izango dituzte hizpide. 

Hona hemen gaurko udalbatzarrean landuko dituzten gaiak:

  • Udalbatzak 2024ko ekainaren 4an eta 2024ko uztailaren 2an egindako aktak onartzea. 
  • Azpeitiko HAPOko Alde Zaharra 1. H.E. hirigintza-eremuaren hiri-antolamendurako plan bereziari behin betiko onarpena ematea.
  • Azpeitiko igerilekuan eskaintzen diren kirol-zerbitzuak kontratatzeko espedientea.
  • Azpeitiko Udalaren eta Azpeitia Berritzen SAren informazio segurtasuna bermatzeko politika onartzea eta segurtasun-antolaketa ezartzea. 
  • Azpeitiko Udalaren eta bere erakunde autonomoen eta udal enpresa publikoaren lanpoltsak kudeatzeko irizpideak onartzen duen erregelamenduaren hasierako onarpena.
  • Azpeitiko Euskara Patronatua desegiteko akordioa onartzea behin betiko izaeraz.
  • Azpeitiko Kirol Patronatua desegiteko akordioa onartzea behin betiko izaeraz.
  • 2024ko aurrekontuan onartutako 3. kreditu aldaketaren berri ematea.
  • Alkatetzak 2024ko ekainean eta uztailean emandako ebazpenen berri ematea.
  • Galdera eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide