Hondakin komertzialen bilketa ohi baino lehenago egingo dute larunbatean

Iraia Oteiza 2024ko ira. 11a, 10:13

Urola Erdiko Mankomunitateak jakitera eman duenez, larunbatean hondakin komertzialen bilketa 09:30era aurreratuko da.

Hondakin komertzialen bilketa ordutegiak aldaketa izango du larunbat honetan, hilaren 14an, Stock Azoka dela eta. Urola Erdiko Mankomunitateak adierazi du hondakinen bilketa 09:30ean egingo dutela; beraz, ordu horretarako atera beharko dira organikoaren ontziak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide