2024ko Katapulta Tour zikloaren barruko bi hitzordu izango dira asteburuan Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Alde batetik, umorea izango da protagonista, eta, bestetik, musika.
Ostiralean, Lauzpabost stand up saioa eskainiko dute Euskal Herrian zehar zarata ateratzen dabiltzan bost umoregilek. Hain zuzen, oholtzara igoko dira Mikel Irazusta (Donostia), Maialen Sorzabalbere (Donostia), Maria Blanco (Zestoa), Julen Portillo (Zarautz) eta Iker Plazaola (Oñati) umoregileak.
Stand up emanaldia 21:30ean hasiko da, eta ordubete inguru iraungo du. Bost umoregileek estilo desberdinak baliatuko dituzte eta askotariko gaiak izango dituzte hizpide, betiere umoreari iskin egin gabe.
Larunbatean, hilak 14, Latido eta Noiz Socha taldeen zuzenekoaz gozatzeko aukera izango da Sanagustin kulturgunean. Kontzertu horiek ere doakoak eta libreak izango dira. Emanaldia 20:00etan hasiko da. Bi taldeen inguruko xehetasun guztiak, Katapulta Tour-en webgunean.