Bi irteera antolatu ditu Baigerak iraileko azken asterako

Maialen Etxaniz 2024ko ira. 12a, 09:00

Castro Urdialeseko portua. (Wikipedia)

Irailaren 26an Castro Urdialesera joango dira; hilaren 28an, berriz, Santa Ageda-Santa Marina mendi irteera egingo dute. Dagoeneko eman daiteke izena bi irteeretan. 

Ikasturteari ekitearekin batera, bi irteera antolatu ditu Baigera jubilatuen elkarteak. Bi hitzorduak iraileko azken astean egingo dituzte. Ostegunean, hilak 26, Castro Urdialesera (Espainia) joango dira egun pasa, eta larunbatean mendi irteera egingo dute Santa Ageda-Santa Marina bitartean. 

Hilaren 26an, Castro Urdialesera joateko autobusa San Martin aurretik aterako da, 08:30ean. Bertan elkartuko dira parte hartzaile guztiak. Behin helmugara iritsita, herria ezagutzeko bisita gidatua egingo dute 10:30 aldera hasita.

Santa Maria eliza eta faroa ezagutuko dituzte. Ondoren, sabelak betetzeko bazkaria egingo dute, Arenillas hotelean, 14:00ak bueltan. Arratsaldean hartuko dute Azpeitira itzultzeko autobusa. Izen-ematea 35 euro ordaindu beharko da. 

Irailaren 28an, larunbatez, joango dira Santa Ageda aldera. Egun horretan, 08:30ean aterako da autobusa San Martin egoitzaren aurretik. Ibilaldiaren zati bati egin ostean, txangora animatzen direnek hamaiketakoa egingo dute Segore Etxeberri jatetxean. Mendi irteerarako izen-ematea 15 euro ordaindu beharko da. 

Irteeretan parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena, irekita baitago izen-emate epea. Zehazki, irailaren 24ra arte egongo da txango batean zein bestean izena emateko epea irekita. Interesa dutenek Baigerara deitu (685 72 02 72), idatzi (baigera.azpeitia@gmail.com) edo elkartearen egoitzara bertara daitezke. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide