Loiola auzoan dagoen Igarako errota ezagutzeko bisita gidatua antolatu du Azpeitiko Ekoetxeak igande honetarako. Halaber, bisitaz gain, taloak egiteko aukera ere izango dute bertaratzen direnek. Bi orduko saioa izango da, goizeko 10:30ean hasita.
Publiko guztiari zuzendutako doako saioa izango da XVIII. mendeko ur errotan eskainiko dutena, baina halere, joan nahi dutenek aurretik izena eman beharko dute honako lotura honetan.