Gustavo Colina bakarlariak kontzertua eskainiko du igandean Azpeitian

Maialen Etxaniz 2024ko ira. 12a, 13:25

Gustavo Colina.

Cuatrista bakarlariak Venezuela identifikatzen duen errepertorioa eta lan latinoamerikarrak zein unibertsalak eskainiko ditu Sanagustin kulturgunean emango duen doako kontzertuan.

Gustavo Colina musikari, poeta eta produktoreak zuzeneko emanaldia eskainiko du igandean Sanagustin kulturgunean. Kontzertua doakoa izango da, eta 19:00etan hasiko da. 

Cuatrista bakarlaria Venezuelakoa da, eta haren jatorria identifikatzen duen errepertorioa eta lan latinoamerikarrak zein unibertsalak eskainiko ditu Sanagustinen emango duen doako kontzertuan.

Felipe Amaya, Freddy Reyna, Gerardo Soto eta Santiago Hernandez maisuen ikaslea izan zen. Musikan lizentziatu zen Cecilio Acosta Unibertsitate Katolikoan. Jovenes Cuatristas de Paraguana elkarteko kide eta zuzendaria izan zen 15 urte zituela. Kontzertista bakarlaria, konpositorea eta musika-ekoizlea da. Colinak hainbat maisu handirekin partekatu ditu agertokiak: Alirio Diaz, Rodrigo Riera, Carlos Barbosa, Eduardo Fernandez Tania Chaniot, Alfonso Moreno, Danny Rivera, Edwin Colón Zayas eta Roy Brown, besteak beste.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide