Kodaore judo elkarteak jada ekin dio ikasturte berriari Azpeitian. Iaz bezala, astean bi egunetan emango dituzte judo eskolak kiroldegian: astearteetan eta ostegunetan, hain zuzen ere.
Egun horietan, adinaren eta ordutegiaren arabera banatutako hiru saio eskainiko dituzte han: 4 eta 7 urte artekoentzako klaseak 17:30etik 18:30era izango dira, 8 eta 12 urte artekoentzakoak 18:30etik 19:30era, eta 12 urtetik gorakoen saioak 19:30etik 21:00era arte egingo dituzte.
Azpeitian ez ezik, elkarteak Azkoitiko Elkargunean ere ematen ditu judo eskolak, 4 urtetik gorako herritarrentzat. Astelehenetan eta asteazkenetan eskainiko dituzte hango saioak, 19:30etik 20:30era artean.