Azpeitiko Kriket Txapelketa jokatuko dute igandean

Iraia Oteiza 2024ko ira. 13a, 10:00

Kriket partida bateko irudia.

Goenako zelaian jokatuko dituzte partidak. Lehen norgehiagokak 09:00etan jokatuko dituzte, eta 21:00etan bukatuko dute lehia.

Azpeitiko Kriket Txapelketa jokatuko dute igandean Goenako zelaian, eta hainbat talde ariko dira lehian. 09:00etan hasita jokatuko dituzte lehen neurketak, eta 21:00etara arte izango dira norgehiagokak. 500 bat jokalari espero dituzte lehian, eta txapelketa dela eta, Goenako zelaiaren zati bat itxita egongo da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide