Itsasi euskal kultur taldeak 2024-2025 ikasturterako matrikulazio epea ireki du. Zehazki, 2016.urtetik aurrerako ikasle berriek eman ahalko dute izena kultur taldean, 2016koak barne.
Izen-ematea egiteko bi egun jarri dituzte aukeran: irailak 17 eta 19, asteartea eta osteguna. Bi egun horietan 17:30etik 19:00etara egongo da izena emateko aukera Itsasik Urola kalean duen lokalean.
Informazio gehiago nahi edo zalantzak argitu nahi dituztenek, itsasidantzaeskola@gmail.com helbidera idatz dezakete.