Hasi da Bertan merkatari elkartearen Stock Azoka

Nerea Uranga 2024ko ira. 13a, 18:14

Gaur arratsaldean, 16:00etan, hasi da azoka, eta 20:00etara arte izango da zabalik. Bihar, berriz, goiz eta arratsalde egongo dira postuak zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Denera, 42 saltokik parte hartuko dute ekintzan, eta kale animazioa, haurrentzako jolasak eta zozketak ere izango dira. 

Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak antolatuta, udaberri-uda denboraldiko produktuen Stock Azoka egingo dute Azpeitiko saltokiek asteburuan. Gaur arratsaldean, 16:00etan, hasi da azoka, eta 20:00etara arte izango da zabalik. Bihar, berriz, goiz eta arratsalde egongo dira postuak zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Guztira, 42 saltoki dira azokan parte hartzen ari direnak. Stock Azokaren gune nagusia Azoka Plaza da, eta bertan hamahiru postu jarri dituzte: Aitzaki kirolak, Esnaola Tien 21, Euskadi Sport, Danetik opari denda, Despentsa Naturala, Ilargi, Jostaldi Kirolak, Larrañaga kirolak, Martina Isasti, Nerea Eskulanak, Oihele, Sein Briko eta Ubbo. 

Horiez gain, beste 29 postu jarri dituzte, bakoitza bere saltoki aurrean kokatuta: Agirre opari denda, Alar mertzeria, Alzuaran, Arantxa haur denda, Arku, Arrate Outlet, Arrospide, Azkue mertzeria, Babesa moda, Biur, Bossi, Disdira, Furundarena, Gau Argi, Geu, Iosu optika, KaÏoa, Koket, Kotoi, Mina mertzeria, Ohana Barefoot, Ordulari, Ostadar, Romaes, Tilin Talan, Trapos, Ufito, Zume eta Zuri Beltz. 

Stockaren bueltan, Kids&Us akademiak haurrentzako jolasak eskaintzen ari da gaur arratsaldean plazan. Bihar goizean, berriz, hainbat hezitzailek gaztetxoentzako jolasak eskainiko dituzte, 11:30etik aurrera Jose Artetxe kaleko plazatxoan.

Beste hainbat dinamizazio ekintza ere antolatu dituzte azokak irauten duen bitarterako: Berti maskota ibiliko da kaleetan zehar gaur eta bihar, eta bihar egun osoan zehar Ekotalo postua egongo da plazan. Horrez gainera azokan erosketak egiten dituztenen artean 100 euroko sei erosketa bonu zozkatuko dituzte.

Stock Azoka tarteko, Azoka Plazako baserritarren postuak plazan jarri dituzte, eta bihar goizean ere halaxe egongo dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide