Gaur arratsaldean hasiko du bidea 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak, Urretxuko Labeaga aretoan egingo duten final zortzierenetako aurreneko saioarekin. 17:00etan hasiko da kanporaketa, eta Jon Gurrutxaga azpeitiarra ariko da kantuan. Harekin batera, Andoni Rekondo, Ane Zuazubiskar, Antton Aizpurua, Mikel Iturriotz eta Una Mendizabal bertsolariek parte hartuko dute saioan.
Bihar, berriz, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean jokatuko da kanporaketa, eta han beste azpeitiar bat lehiatuko da: Oier Etxeberria. Saioan kide izango dituen bertsolariak honakok dira: Iñigo Mantzizidor Mantxi , Aner Peritz Euzkitze, Aitor Zubikarai, Amaia Iturriotz eta Manu Goiogana.
Saio guztietarako sarrerak salgai daude Bertsosarrerak.eus webgunean. Bertsozale Elkarteko bazkideek eta gazteek prezio berezia izango dute sarreretan. Txapelketaren saio guztiak, finala barne, 17:00etan hasiko dira.