Tonbolan zozkatutako sari guztiak banatu ditu Gukak

Erredakzioa 2024ko ira. 14a, 10:38

Tonbolan asteburu-pasa bat egokitu zitzaion familia, Gukaren Azpeitiko bulegoan. (Guka)

Tonbola ixteko unean, bi asteburu-pasa eta ordenagailu bat zozkatu zituen Gukak, eta dagoeneko zenbaki saridunak zituzten herritarren eskuetan daude hiru opariak.

Santioetan eta saninazioetan ehunka sari banatu zituen Gukak Erdi Kalean jarri zuen tonbolan. Abuztuaren 1ean, tonbola ixteko unean, hiru sari potolo ere zozkatu zituen: bi asteburu-pasa eta ordenagailu eramangarri bat. Zenbaki saridunen jabeek atzora arteko epea zuten Gukak Azpeitian duen bulegotik pasatzeko eta zegozkien sariak jasotzeko, eta halaxe egin dute; hiru sariak irabazleen esku daude dagoeneko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide