Gaur arratsaldean trafiko istripu oso larria gertatu da GI-631 errepidean, Azpeitia eta Lasao artean. Ertzaintzak Gukari baieztatu dionez, suhiltzaileen kamioi batek eta auto batek aurrez aurre jo dute 16:10ean. Autoa gidatzen zihoan emakumea han bertan hil da, eta kamioiko bidaiarietako bat zauritu egin da; hura Galdakaoko (Bizkaia) erietxera eraman dute helikopteroz. Hildako emakumea Azkoitiko bizilaguna dela baieztatu ahal izan du Gukak. Dagoeneko zabaldu dute errepidea.