Araba Kriket Klubak irabazi du Azpeitiko Kriket Txapelketa

Aitziber Arzallus 2024ko ira. 16a, 08:20

Azpeitiko Kriket Txapelketa atzo, Goenan. (Aitziber Arzallus)

Hamasei taldek parte hartu egun osoa iraun duen txapelketan, eta Arabako klubaren atzetik, Errioxa Kriket Kluba gelditu da azpitxapeldun.

Araba Kriket Klubeko kideentzat izan zen atzo Goenan jokatu zuten Azpeitiko Kriket Txapelketa. 19:00etan hasita jokatu zuten finala Errioxa Kriket Klubekoen kontra, eta lehia estuaren ostean, arabara joan zen txapela. Antolatzaileak pozik gelditu ziren egunak emandakoarekin, txapelketa "oso ondo" joan zela eta.

09:00etan hasita, hamasei talde aritu ziren nor baino nor, Azpeitikoak eta Azkoitikoak ere bai, baina baita urrunagotik etorritakoak ere: Ordizia (Gipuzkoa), Donostia, Errioxa (Espainia), Burgos (Espainia), Madril, Bartzelona... Egun guztia iraun zuen txapelketak, 21:00 aldera arte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide