Azpeitia Eragile taldeak antolatuta, Osasun negozioaren ustelkeria izenburupean hitzaldia eskainiko du Angel Bidaurrazaga Van Dierdonckek Azpeitian. Medikuntzan doktorea da Bidaurrazaga, eta EHUko irakasle ohia da. Ostegunean, hilaren 19an, izango da solasaldia Azoka Plazako aretoan, 19:00etan hasita.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, Bidaurrazaga "medikuntzaren hastapenez, farmakomedikuntzak eragin duen aldaketaz nahiz COVID-19aren aldiaz" ariko da solasean, besteak beste.