Atzo, igandea, Azpeitiko Ekoetxeak antolatuta, Loiola auzoan dagoen Igarako errota ezagutzeko aukera izan zuten bisita gidatuan parte hartu zutenek. Halaber, bisitaz gain, taloak egiten ikasteko aukera ere izan zuten parte hartzaileek. Haurrez gainera helduak ere animatu ziren ekintzan parte hartzera.
(Argazkiak: Ekoetxea)