Mirian Garagartza, Zumaiako arraunlaria: "Euskotrenera igotzea genuen helburuetako bat eta lortu dugu"

Urtzi Oteiza eta Onintza Lete Arrieta 2024ko ira. 16a, 10:18

Hamar urte eta gero, Euskotren ligara itzuliko dira Zumaiako Telmo Deuneko neskak, eta atzo arratsaldean merezitako harrera egin zieten Zumaian herritarrek eta udal agintariek. Igoera lortu duen traineruko lau kide azpeitiarrak dira: Mirian Garagartza, Ainhoa Segurola, Leire Ibar eta Amane Jimenez. Harreraren aurretik, Gukaren galderei erantzun zien Mirian Garagartza arraunlariak.

Azken urteetako ametsa bete zuen atzo, igandea, Zumaiako Telmo Deunen nesken traineruak: Euskotren ligan aritzeko txartela lortu zuen taldeak atzo eguerdian Portugaleten jokatutako play-offean. Sufritutakoa izan zen eta horregatik, denak pozarren ziren atzo arratsaldean Zumaiako Erribera kalean. Maila igoera lortu duen Zumaiako traineruko lau kide azpeitiarrak dira: Mirian Garagartza, Ainhoa Segurola, Leire Ibar eta Amane Jimenez.

Zumaian atzo arratsaldean harrera egin zieten Zumaiako arraunlariei zaleek eta udal agintariek. Aurretik, Gukaren galderei erantzuteko tartea hartu zuten Mirian Garagartza arraunlari azpeitiarrak, Kike Manterola entrenatzaileak nahiz Aintzane Urbieta eta Jule Egiguren arraunlari zumaiarrek.

Hona argazkietan Zumaian arraunlariek atzo jasotako harrera:

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide