Olazko Amaren koroatze meza egingo dute datorren igandean

Nerea Uranga 2024ko ira. 17a, 10:27

Olazko Amaren irudiarekin herritar batzuk Azpeitiko parrokiaren aurrean.

Elizkizuna Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen parrokian izango da irailaren 22an, 12:30ean hasita.

Datorren igandean, irailaren 22an, 12:30ean, Olazko Amaren koroatzea ospatzeko meza egingo dute Soreasuko Sebastian Donearen parrokian. Elizkizunean Parrokiako Abesbatzak parte hartuko du.

Olazko Ama 1952. urtean koroatu zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide