Irailaren 22an hasiko dira zinema emanaldiak Soreasun

Nerea Uranga 2024ko ira. 17a, 11:23

'El 47' filmaren irudi bat.

Datorren asteburuan haurrentzako eta helduentzako film bana izango dira Soreasu antzokian. Orain hasi eta maiatzera bitartean izango dira zinema emanaldiak.

Soreasuko zinema emanaldiak irailaren 22an hasiko dira berriro, eta maiatzera artean hainbat film programatuko ditu Kulturazek Soreasu antzokian. Hil honetarako haurrentzako eta helduentzako bina film programatu dituzte Soreasu antzokian. Haurrentzako emanaldiak igande arratsaldeetan izango dira, 16:30ean hasita. Helduentzako saioak, berriz, igandeetan 19:30ean eta astelehenetan 21:00etan. Astelehenetan Ikuslearen Eguna izango da. Dagoeneko, zinema emanaldietarako sarrerak erosgai daude Kulturaz.eus webgunean.

Datozen zinema saioak Soreasun:

Haurrentzat:

- Irailaren 22an, igandea, 16:30ean: Buffalo kids filma, euskaraz.

- Irailaren 29an, igandea, 16:30ean: Central Parkeko heroiak filma, euskaraz.

- Urriaren 12an, larunbata, 16:30ean: Liztor kapitaina filma, euskaraz.

Helduentzat:

- Irailaren 22an (19:30) eta 23an (21:00): El 47 filma.

- Irailaren 29an (19:30) eta 30ean (21:00): Segundo premio filma.

- Urriaren 12an (19:30) eta 14an (21:00). Chinas filma.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide