'Ezagutu naturaren sekretuak: ikasi bere altxorrekin jolasten' ekintza egingo dute igandean Ekoetxean

Iraia Oteiza 2024ko ira. 17a, 16:25

Familiei zuzendutako ekintza da iganderako antolatu dutena, eta 10:30ean hasita, ordu eta erdiko saioa egingo dute. Doan da, baina parte hartzeko aurrez izena eman beharra dago.

Ezagutu naturaren sekretuak: ikasi bere altxorrekin jolasten izeneko esperientzia antolatu dute Ekoetxean iganderako, irailaren 22rako. Naturak eskaintzen dituen materialekin hainbat jolas eta jarduera egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Honela definitu dute igandeko ekintza Ekoetxekoek: "Esperientzia honetan naturak eskaintzen dizkigun altxorrekin jolasten ikasiko dugu. Inguruan ditugun elementu naturalen edertasuna eta aniztasuna aztertuko ditugu elkarrekin, eta elementu horiek sormenez eta errespetuz erabiltzen ikasiko dugu. Ondo pasatuko dugu eta naturarekin konektatuko gara modu paregabe eta berezi batean".

Familiei zuzendutako ekintza da igandekoa, eta 10:30ean hasita, ordu eta erdiko saioa egingo dute. Doan da parte hartzea, baina horretarako aurrez izena eman beharko da honako loturaren bidez.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide