Haur minbiziaren sentsibilizaziorako hilabetea da iraila, eta Aspanogi elkartearen Bandera pirata ibiltaria ekimenarekin bat egin du Azpeitiko Udalak.
Aspanogik, beste urte batez, Aspanogiko bandera pirata ibiltaria izeneko ekimena du abiatuta hilabete honetan, eta urrezko begizta eta piraten logotipoa duten banderolak jartzera animatu ditu Gipuzkoako udalak nahiz instituzioak.
Aspanogi Adingabe Minbizidunen Familien Gipuzkoako elkartea da, eta 26 urte daramatza lanean. Helburu nagusiena da adingabe minbizidunaren eta bere familiaren bizi maila hobeagotzea, gaixotasunaren berri ematen den unetik beraien beharrei erantzun bat emanaz.