Kiroldegiko ikastaroetan onartutakoen zerrendak argitaratu dituzte

Iraia Oteiza 2024ko ira. 19a, 11:29

Zozketa egin dute eskainitako plazak baino izen-emate handiagoa izan duten ikastaroetan. Beste batzuetan, baina, oraindik tokia dago, eta zozketetan zorterik izan ez dutenek ikastaro horietan sartzeko lehentasuna izango dute. Azpeitiko Udalaren eta Kirol Patronatuaren webguneetan kontsulta daitezke onartutakoen zerrendak.

Joan den ostiralean amaitu zen kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea, eta gaur atera dira horietarako onartuen zerrendak. Azpeitiko Udalaren eta Kirol Patronatuaren webguneetan kontsulta daitezke zerrenda horiek.

Udalak jakinarazi duenez, zozketa egin dute eskainitako plazak baino izen-emate handiagoa izan duten ikastaroetan. Hain zuzen, ikastaro ugaritan gertatu da hori, baina beste batzuetan oraindik tokia dagoela, eta zozketetan zorterik izan ez dutenek beste talde batzuetan sartzeko lehentasuna izango dutela jakinarazi du erakundeak.

Zerrendetan bazkide zenbakia erabili dute identifikazio gisa, eta bazkide ez direnak nortasun agiriaren zenbakiarekin identifikatu dituzte. Libre agertzen diren zenbakiak ikastaro horretan libre gelditu diren plazak dira; beraz, horietan izena emateko aukera dago oraindik.

Zerrendetan une honetan aterako diren ikastaroak bakarrik agertzen dira, baina izen-emate gehiago egonez gero, posible da beste ikastaro batzuek ere aurrera egitea. Horien berri izan nai dutenek igerilekuko harrerara joan beharko dute, eta izen-ematea errazteko, bazkide zenbakia ematea da komenigarriena. Hala, dokumentua unean bertan beteko dute harreran, eta izena eman nahi duenak sinatu bakarrik egin beharko du.

Zerrendekin batera, ikastaroen araudia ere publiko egin dute. Hala ere, zalantzaren bat duenak, igerilekuko harreran galde dezake.

Halaber, haurren igeriketa ikastaroetan onartutakoen zerrendak astelehenean argitaratuko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide