Maiatzaren 10ean izango da Domusa Teknik 40 MLK lasterketaren laugarren edizioa

Maialen Etxaniz 2024ko ira. 19a, 15:58

2024ko Domusa Teknik 40 MLK lasterketako irudia. (Alberto Beloki)

65 kilometro eta 3.700 metroko desnibela dituen ultra trailaz gain, 26 kilometroko distantzia eta 1.400 metroko desnibel positiboa izango dituen proba laburra ere egingo dute. Azaroan irekiko dute izen-ematea. 

Badute data Domusa Teknik 40 MLK eta 15 MLK lasterketek. Gaur jakinarazi dute antolatzaileek maiatzaren 10ean jokatuko dituztela bi lasterketak. Iaz bezala, 65 kilometro eta 3.700 metroko desnibela dituen ultra trailaz gain, 26 kilometroko distantzia eta 1.400 metroko desnibel positiboa izango dituen proba laburra ere egingo dute.

Oraingoz, lasterketen data soilik jakinarazi dute, eta aurrerago emango dute izen-emateen inguruko berri. Dena den, aurreratu dute azaroan zehar irekiko dutela izen-ematea. 

2022an jokatu zen aurrenekoz Domusa Teknik 40 MLK lasterketa. Domusa Teknik 15 MLK lasterketa, berriz, 2024an jokatu da lehen aldiz. Horrenbestez, 2025ekoa 40 MLK lasterketaren laugarren edizioa izango da, eta 15 MLK probaren bigarren edizioa. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide