Neguko landaketen inguruko tailerra egingo dute Izarraizpe baratze parkean Azpeitiko Udalak eta Kimubat taldeak elkarlanean antolatuta. Datorren ostegunean, hilaren 26an, 18:00etan jarri dute hitzordua.
Saioa doakoa izango da, eta baratzea duen oro joan daiteke bertara, baita Azpeititik kanpo bizi direnak ere. Hala, neguan baratzeei ahalik eta probetxu gehien ateratzeko landatu daitezkeen barazkiei buruz hitz egingo dute saioan.