Osasun negozioaren ustelkeria hitzaldia eskaini zuen atzo, ostegunez, Angel Bidaurrazagak Azoka Plazako aretoan, eta jende ugari bertaratu zen haren azalpenak entzutera. Medikuntzan doktore denak hizpide izan zituen, besteak beste, medikuntzaren hastapenak, eboluzioa, farmakomedikuntzak eragin duen aldaketa eta COVID-19aren aldia.
Azpeitia Eragile taldeak antolatu zuen solasaldia, eta haiek azaldu dutenez, "arreta biziz" entzun zuten solasaldia bertaratu ziren lagunek. Amaieran, entzuleek askotariko galderak egin zizkioten hizlariari, eta horren ondorioz hitzaldia "luze" joan zen.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hitzaldia oso-osorik grabatu zuten, eta aurrerago jarriko dute entzungai, sarean.