Galaktik areto futbol taldeak zarauztarren aurka hasiko du gaur Gipuzkoako Kopa

Andoni Elduaien 2024ko ira. 20a, 12:14

20:30ean kiroldegiko kantxan jokatuko dute Azpeitikoek Gipuzkoako Kopako aurreneko kanporaketa Zarauzkoen aurka. Liga txapelketan maila bereko aurkariak izango dira bi taldeak, Gipuzkoako Bigarren Mailan arituko dira-eta Azpeitiko eta Zarauzko taldeak.

Galaktik areto futbol taldeak Gipuzkoako Kopari ekingo dio gaur, ostirala. Azpeitiko taldeak kopako lehen kanporaketako partida jokatuko du arratsaldean; kiroldegiko kantxan 20:30ean jokatuko du Galaktikek, eta Zarauzko Zarautz Gran Camping taldea izango du aurkari.

Maiatzean maila igoera gauzatuta, Gipuzkoako Bigarren Mailan arituko da aurten Galaktik, eta hain zuzen, liga txapelketan maila berean aurkari izango duen taldea izango du gaur arerio. Denboraldi berriari nahiz ligari maila hartzen hasteko aurkari ezin hobea izango dute, beraz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide