Brian Wallackek ez du ISBn jarraituko

Andoni Elduaien 2024ko ira. 20a, 14:26

Wallackek zenbait partida jokatu ditu ISBrekin. (Mikel Amenabar 'Otola')

Abuztuaren erdialdean jakinarazi zuen Azkoiti-Azpeitiko taldeak pibot kanadarraren fitxaketa, eta atzo iragarri zuen hark ez duela taldean jarraituko. "Bi alderdien arteko adostasunarekin" erabaki dute akordioa etetea.

Brian Wallackek ez du Biele ISBko jokalaria izaten jarraituko. Iraurgi Saskibaloiak atzo, osteguna, jakinarazi zuen pibot kanadarraren baja. Abuztuaren erdialdean fitxatu zuen Wallack ISBk, The University of British Columbia taldean batez beste hemeretzi puntu eta bederatzi errebote bilduta.

Kanadarrak zenbait partida jokatu ditu Biele ISBrekin, besteak beste, Espainiako Kopako partidak —irudian ikus daiteke Wallack horietako batean—. Iraurgi Saskibaloiak sare sozialetan azaldu zuen atzo bai Wallackek bai ISBk elkarrekin zuten kontratua etetea erabaki dutela "bi alderdien arteko adostasunarekin". Bide batez, Azkoiti-Azpeitiko taldeak etorkizunerako zorte ona opa nahi izan dio Wallacki.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide