Galaktik areto futbol taldeak Gipuzkoako Kopako lehen kanporaketa gainditu du

Andoni Elduaien

Galaktik taldearen iazko taldekideak. (Galaktik)

Kopa txapelketako hamabi talde onenen artean sartzea lortu du Galaktikek. 5-3 irabazi zioten ostiralean Zarauzko areto futbol taldeari.

Joan den ostiralean jokatu zituzten Urola Kosta eskualdeko areto futbol taldeek Gipuzkoako Kopako aurreneko kanporaketako partidak. Azpeitiko Galaktik taldeak lortu du soilik aurrera egitea, haiek Zarauzko Zarautz Gran Camping taldeari irabazi baitzioten. Azpeitiko kiroldegian neurtu zituzten indarrak, eta Azpeitikoek lortu zuten garaipena 5-3 irabazita.

Gipuzkoako Bigarren Mailan jokatuko du aurten Galaktikek maila igoera ziurtatuta, eta denboraldiko lehen partidan Tolosala izango dute aurkari; etxetik kanpo arituko dira aurreneko partidan. Aurrez, baina, kopako kanporaketa partidak jokatu beharko dituzte haiek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide