Hasi berri den ikasturterako gaztetxoen antzerki tailerraren beste talde bat abian jartzea erabaki du Kulturaz kooperatibak. Gaztetxeon antzerki tailerreko talde berria 8 urtetik 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta dago. Tailerra astean behin izango da, astelehen, astearte edo asteazkenetan, Dinamoa sormen gunean; eta urteko osoko kuota 150 euroko izango da. Xanti Agirrezabala eta Alaitz Olaizola arituko dira dinamizatzaile lanetan.
Tailer horretan parte hartzeko interesa dutenek, lotura honetan eman dezakete izena. Taldeak mugatuak izango direnez, dauden lekuak baino jende gehiagok emango balu izena, zozketa bidez egingo dute aukeraketa izena emandakoen artean.