Datorren hilean helduentzako bost tailer jarriko dituzte martxan, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin: marrazki artistiko eta margolan tailerra, puntu ikastaroa, joste tailerra, irudigintza zuri-beltzean tailerra eta ongizate emozionaleko tailerra. Horietako lau udalak Damaso Azkue auzoan duen lokalean eskainiko dituzte, eta beste bat Basazabal jauregian. Ikastaro horietan izena eman nahi duenak edo informazio gehiago behar duenak ikastaro bakoitzaren arduradunarekin jarri beharko du harremanetan.
Honako hauek izango dira Damaso Azkueko lokalean eskainiko dituzten ikastaroak:
- Marian Alberdik marrazki artistiko eta margolan tailerra eskainiko du. Saioak astelehenetan, ostegunetan eta ostiraletan izango dira, 10:00etatik 11:30era. Alberdiren ikastaroan parte hartu nahi dutenek 663 58 99 85 telefono zenbakira deitu behar dute.
- Puntu ikastaroa Mari Angeles Ibaietak zuzenduko du, eta saioetan parte hartzen dutenek, besteak beste, gurutze puntua, puntua eta makinako brodatuak egiten ikasiko dute. Saioak astelehenetan eta ostegunetan izango dira, 15:15etik 17:15era eta 17:15etik 19:15eta bitartean. Ibaietarekin harremanetan jartzeko, 657 79 94 60 telefonora deitu behar da.
- Lucia Sanchezekin, joste tailerrean, teknika ezberdinak landuko dituzte parte hartzaileek, eta saioak astearteetan izango dira. 10:00etatik 19:00etara eskainiko ditu saioak Sanchezek. Harekin harremanetan jartzeko, 608 57 46 58 telefono zenbakira deitu beharko da.
- Iban Izagirrek irudigintza zuri-beltzean tailerra eskainiko du. Tailer horretan, oinarrizko teoria ikasteaz gain, lanketa praktikara eramango dute. Irudigintzako tailerra astearteetan 18:30ean izango da. Informazio gehiago behar izanez gero, 695 73 11 19 zenbakira deitu beharko da.
Bazabalen berriz, honako ikastaro hau eskainiko dute:
-
Saioa Garmendiak ongizate emozionaleko tailerrak gidatuko ditu. Saio egunak zehaztu gabe dauden arren, hilean behin izango dira, arratsaldez, Basazabal jauregian. Garmendiarekin harremanetan jartzeko, 655 70 12 03 telefonora deitu beharko da.