Kirol Patronatuak eskaintzen dituen ikastaroetako zenbaitetan, Total Training ikastaroan esaterako, eskaintza baino eskari handiagoa egon da, eta bat baino gehiago izan dira hautatuen zerrendetatik kanpo gelditu diren herritarrak. Hori ikusita, Total Trainingeko beste talde bat ateratzea erabaki dute arduradunek. Astearteetan eta ostegunetan, 17:00etatik 18:00etara, izango lirateke saioak, datorren astean hasi eta ekaina bukatu bitartean, eta horietan parte hartu nahi dutenek igerilekuko harreran eman dezakete izena.
Leku guztiak bete ez diren beste zenbait ikastarotan izena emateko aukera ere zabalik dago oraindik, eta horien inguruko informazioa behar dutenek ere igerilekuko harrerara jo dezakete.
Ikasturte osoko iraupena duten ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira eta ekainaren bukaeran amaitu.