Joan zen ekainean aurkeztu zuten Azpeitiko LGTBI+ errealitateen erradiografia jasotzen duen Oihu bat isiltasunean diagnostikoa. Prozesuan parte hartu zuten herritarrek nabarmendu zuten herrian falta zela kolektiboko kideak elkartzeko espazioa, eta behar horri erantzuteko asmoz topaketa irekia antolatu dute urriaren 3rako.
Azpeitiko Udalak azaldu duenez, "LGTBI+ diagnosiarekin batera, aurrera begirako ekintza plan bat ere osatu zen, eta plan horretan jaso zen LGTBI+ pertsonak elkartzeko eta saretzeko programazioa antolatzeko premia zegoela". Horren harira jarri dute hitzordua urriaren 3an. Emakumeen Txokoan egingo dute topaketa, 18:30ean hasita. Saioa irekia izango da, eta nahi duen oro bertara daiteke. Eihera kooperatibako kide Kattalin Minerrek dinamizatuko du saioa; izan ere, Eihera izan da LGTBI+ errealitateen diagnosia osatu duena Azpeitiko Udalarekin batera.